XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IV. Azkenez, kontsidera ditzagun aurrean aipaturiko bezalakoxe bi xafla, bata gainazaleko karga-dentsitatearekin eta bestea -rekin.

Elkarren paraleloki jartzen dira, bi tarteko distantzia 1 delarik.

Ondoriozta bitez bien artean sortzen duten eremu elektrikoa eta beraien arteko potentzial-diferentzia.

Ebazpena: I. Ondo ohartzen bagara, grabitazioari eta elektrizitateari dagozkien oinarrizko legeak, Newton-ek eta Coulomb-ek errespektiboki proposatu zirenak halegia, oso desberdinak ez direla konturatuko gara.

Egia esan, masa-kontzeptua karga-kontzeptuaz aldatuz, edo alderantziz, eta konstanteari beste itxura emanez, bietariko edozein lege, bestea bihurtzen da.

Hau da, adibidez: Newton-en legea: Coulomb-en legea.

Bestaldetik, G bektorearen eta E bektorearen definizioak konparatuz, benetan definizio bera dela ikus dezakegu argiro, masa-kontzeptua karga-kontzeptura igaroz, noski.

Aurreko kontsiderazioak eginik, goazen orain, Gauss-en teorema, grabitazioaren arlotik elektrizitatearen arloa berraldatzera: Grabitazioan: .

Elektrizitatean: .

Edo hitzez adierazita: superfizie itxi bat zeharkatzen duen eremu elektrikoaren fluxua, superfizie horrek bere barnean daukan karga osoaren (-ren) proportzionala da balio baitu.